IV. Activa Bizkaia Erronka

Oinez edo korrika eginez zure erreleboaz gozatu
55 urtetik gorakoa bazara, batu zaitez 12 orduko erronka kolektibo handi honetara.

Oinez edo korrika eginez zure erreleboaz gozatu 55 urtetik gorakoa bazara, batu zaitez 12 orduko erronka kolektibo handi honetara.

Irailak 18 ostirala, 8:00etatik 20:00etara

AMETSEK EZ DUTE INOIZ ERRETIROA HARTZEN

Izan zaitez erronka kolektibo handi baten protagonista

Nahiago duzun ordua aukeratu eta banaka edo taldeka partehartu.

Elkarrekin, 12 orduko ariketa fisiko jarraitua egingo dugu Bilboko erdigunean, gure hiria zahartze aktibo eta osasuntsuaren lider gisa kokatuz.

Extreme Sports Bike
Reto Mayor Activo 24 Horas

Zein egunetan?

Irailak 18, ostirala

Zer ordutan?

Goizeko 8:00etatik gaueko 20:00etara

Non da?

Erripako Kaia – Calatrava Zubia – Uribitarte Pasealekua

Eguitaragua

Aisialdi gunea

  • 11:30: Bizkar-eskola Siwa Clinic.

  • 12:30: Martxa Nordikoaren hastapenak Siwa Clinic.

  • 14:00: Lacturale produktuen 12 pack-en zozketa.

  • 19:00: Sama Siku Fanfarrearen emanaldia.

  • 20:15: Parte hartzen duten udalerrien aitortza. Itxiera ekitaldia Radio nervion eskutik.

Irteera/Helmuga gunea

  • 8:00: Irteera Ofiziala. Lehen erreleboaren hasiera.

  • 12:00: Agintari eta prentsaren harrera.

  • 19:00: Oinez asken erreleboaren hasiera.

  • 19:30: Lasterketaz azken erreleboaren hasiera.
  • 20:00: Helmuga.

Inskripzio epea amaitu da

Etorri zaitez giroa ikustera.

Ostiralak 18an ikusten gara!

Adiskideak

Mila esker ekimen hau posible egiten duzuen guztioi.

Erakunde Publikoak

Entitate pribatuak

Kolektiboak

Komunikabideak

Ohiko galderak

Banaka edo taldean partehartu dezaket?
Bai, banaka edo talde batekin partehartu dezakezu.

Bi aukeretan partehartu dezaket?
Bai, oinez (ordu bat eginez) eta korrikan zure erritmora (30 minutu eginez) partehartu dezakezu.

Erreserbatu dezaket errelebo bat baino gehiago?
Bai, goizeko 8:00etatik gaueko 8:00etara ordu desberdinetan ere.

Zer egin behar dut kamisetak jasotzeko?
Laster argitaratuko ditugu kamisetak jasotzeko egunak, orduak eta lekuak. Zure NANa aurkeztu besterik ez duzu egin beharko.

Eman al diezaioket nire kamiseta beste norbaiti nire ordez parte hartzeko?
Ez, parte-hartzaileak behar bezala identifikatuta egon behar direlako aseguruak horrela eskatzen dutelako.

Eraman dezaket martxa nordikoko makilak?
Ez eramatea gomendatzen dizugu errelebo batzuetan parte-hartzaile kopuru handia espero delako.

Nola sartzen naiz ibilbidera?
Hasiera puntutik gertu, sarbide-puntua adierazten duen seinale bat ikusiko duzu. Izen-ematearen baieztapen-mezu elektronikoa aurkeztu besterik ez duzu egin beharko.

Aldagelak al daude?
Ez, horregaitik kirola egiteko arroparekin etortzea gomendatzen dizugu.

Arropa-zerbitzurik ba al dago?
Bai, zure gauzak gordetzeko karpa bat daukagu.

Erreleboaren ordua aldatu dezaket?
Bai, baina atencion@mayoractivo.com helbidera mail bat bidali behar diguzu.

Noiz arte eman dezaket izena?
Irailaren 15arte edo inskrizpio guztiak agortu arte.

Galderarik baduzu?
Jarri gurekin harremanetan